Skip to main content

Matrikulazioa_Probak v2

BISITA PERTSONALIZATUA
Zatozte gu ezagutzera!

Ikastola aukeratzea erabaki garrantzitsua da. Horregatik, Larramendi Ikastola barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu: gure hezkuntza proiektua, espazioak, profesionalak eta etapa bakoitzeko eskaintza.

Bisita pertsonalizatuan, ikastolako zuzendari pedagogikoa lagun, zuen familia eta seme-alabaren etapa izango ditugu abiapuntu. Larramendi Ikastolaren hezkuntza-proiektu osoa azalduko dizuegu, espazioak erakutsiko dizkizuegu eta zuen behar eta zalantzei zuzenean erantzungo diegu. 

Eskatu hitzordua konpromisorik gabe! 

Bete datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara hitzordua adosteko.

 

Zergatik Larramendi Ikastola?

Ezagutu hezkuntza proiektua

Haurraren jaiotze data

Order
Bertan eskaera hau modu egokian burutu den konfirmazioa jasoko duzu.
Zurekin kontaktatzeko modua izango da.
Elkarrizketa data (noiz)
Bertan adierazi noiz adostu den elkarrizketa egiteko.
Gure barne oharrak, mezuak, adostutakoa, ....

ZER AURKITUKO DUZUE LARRAMENDI IKASTOLAN?

0-18 urte arteko ibilbide osoa

IHaur Eskolatik Batxilergora, etapa bakoitzaren beharretara egokituta eta norabide pedagogiko bera mantenduz egiten dugu lan.

Hezkuntza proiektu propioa

Ikaslea protagonista duen hezkuntza-eredu berritzailea dugu, etengabeko garapenean.

Hurbileko jarraipena

Ikaslearen bilakaera akademiko eta pertsonala ez ezik, ongizate sozial eta emozionala ere gertutik jarraitzen dugu.

Euskaratik, mundura

Euskara eta euskal kultura oinarri, mundura irekitako hezkuntza komunitate parte-hartzailea gara.

ZEIN ETAPATAN ZAUDETE?

Larramendi Ikastolan 0-18 urte arteko hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu. Etapa bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina guztiek hezkuntza-proiektu eta norabide pedagogiko bera partekatzen dute. 

 
 
Irudia
HAZI GEUGAZ 01

haur eskola

0-2 urte

Ezagutu Haur Eskola

 
Irudia
HAZI GEUGAZ 02

haur hezkuntza

3-5 urte

Ezagutu Haur Hezkuntza

 
Irudia
HEZI GEUGAZ

LEHEN HEZKUNTZA

6-12 urte

Ezagutu Lehen Hezkuntza

 
Irudia
OSOTU GEUGAZ

dbh

12-16 urte

Ezagutu DBH

 
 

MATRIKULAZIO PROZESUA

Matrikulazio-prozesuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturte bakoitzerako ezartzen dituen arau, epe eta onarpen-irizpideak jarraitzen ditu. 

Baina epea zabaldu aurretik jar zaitezkete gurekin harremanetan: urte osoan zehar jasotzen ditugu gure hezkuntza-proiektuan interesa duten familien eskaerak. 

 

Ezagutu Larramendi Ikastola

Eskatu informazioa eta adostu bisita pertsonalizatua zuen seme-alabaren etaparako eskaintza gertutik ezagutzeko.

Aurkeztu eskaera

Matrikulazio-epe ofiziala irekitzen denean, dagokion eskaera aurkeztu beharko duzue urte horretarako ezarritako prozeduraren arabera. 

Onarpen prozesua

Eskainitako plazak baino eskaera gehiago badaude, indarrean dauden onarpen-irizpideak aplikatuko dira.

Formalizatu matrikula

Plaza esleituta, matrikula dagokion epean formalizatuko da eta Larramendi Ikastolak hurrengo urratsei buruzko informazioa emango dizue. 
Ikusi onarpen eta matrikulazio prozesu ofiziala.

MATRIKULAZIOARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

"Martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu, euskaraz ari garelakoan."

EPEAK

HH - LH - DBH 
Eskaerak: otsailak 2-13
Behin-behineko zerrendak: martxoak 24
Behin betiko zerrendak: apirilak 21
Matrikulazioa:

BATXILERGOA
Oraindik zehazteke.

 Informazio gehiago

PLAZAK

Plaza kopurua etaparen, mailaren eta ikasturtearen arabera alda daiteke. Matrikulazio-epean dagokion plaza-eskaintza argitartazen da. 

Garai horretatik kanpo Larramendi Ikastolara etortzeko aukera aztertzen ari bazarete, jarri zuzeneean gurekin harremanetan eta zuen kasua aztertuko dugu. 

Harremanetarako bideak

DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu beharreko dokumentazioa etaparen eta urte bakoitzaren onarpen-deialdiaren arabera zehazten da. 

Dagokion ikasturteko prozedura kontsultatu dezakezue, eta zalantzarik baduzue, Larramendi Ikastolako idazkaritzan lagunduko dizuegu.  

Ikusi dokumentazioa eta prozedura

ZALANTZARIK DUZUE?

Matrikulazio-epeak, plazak, dokumentazioa, ikasturtean zehar sartzeko aukerak, zerbitzuak edo bestelako zalantzak argitu nahi badituzue, jarri zuzenean gurekin harremanetan. 

Jarri gurekin harremanetan


Irudia
DBH_02

Eta ezin bazarete etorri...

Ezagutu Larramendi Ikastola zuen erritmora! Instalazioak, hezkuntza-proiektua, eta askoz gehiago, bisita birtualean.
 

Bisita birtuala