0-18 URTE ARTEKO
HEZKUNTZA IBILBIDEA, MUNGIAN
Hezkuntza-proiektu propioa, gertuko harremanak eta euskal komunitate bizia.
Larramendi Ikastolan ikasle bakoitzari bere bidea egiten laguntzen diogu, Haur Eskolatik Batxilergora.
Zergatik Larramendi Ikastola?
Ezagutu hezkuntza proiektua
HANDIA DA GEUGAZ HAZTEA
Larramendi Ikastolan hezkuntza-proiektua, ikasle bakoitzaren garapena eta komunitatearen indarra uztartzen ditugu.
Lau oinarri nagusik ematen diote zentzua gure egiteko moduari.
0-18 urte arteko ibilbide osoa
Haur Eskolatik Batxilergora, etapa bakoitzaren beharretara egokituta eta norabide pedagogiko bera mantenduz egiten dugu lan.
Hezkuntza proiektu propioa
Ikaslea protagonista duen hezkuntza-eredu berritzailea dugu, etengabeko garapenean.
Hurbiltasuna eta zaintza
Ikaslearen bilakaera akademiko eta pertsonala ez ezik, ongizate sozial eta emozionala ere gertutik jarraitzen dugu.
Euskara eta komunitatea
Euskara eta euskal kultura oinarri, mundura irekitako hezkuntza komunitate parte-hartzailea gara.
IKASTOLA BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO: BIZITZEKO ETA IKASTEKO ESPAZIOA
Ikasgelak, naturaz inguratutako espazioak, proiektuak, esperientziak eta harremanak. Larramendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua egunerokoan gauzatzen da, ikasleek, irakasleek eta familiek elkarrekin egiten duten bidean.
Ezagutu gure ikastola barrutik.
Eskatu bisita egiteko hitzordua
ZURE BIDEA, GURE KONPROMISOA
Haur Eskolan hasi eta Batxilergora arte, ikasleek hazteko eta garatzeko ibilbide osoa dute Larramendi Ikastolan. Etapa bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina guztiek hezkuntza-proiektu bera partekatzen dute.
EGUNEROKO ZERBITZUAK
Familien beharrei erantzuteko eta eguneroko antolaketa errazteko zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Zatoz Larramendi Ikastola ezagutzera!
Ikastola aukeratzea erabaki garrantzitsua da. Gure hezkuntza-proiektua, espazioak eta egunerokoa bertatik bertara ezagutu nahi dituzu?
Eskatu bisita pertsonalizatua, ezagutu gure taldea eta argitu zalantzak.