Skip to main content

HIZPRO

 

Euskara ardatz, hizkuntzak mundura zabaltzeko

Hizkuntza ikasteko, komunikatzeko, harremanak eraikitzeko eta mundua ulertzeko tresna da.

 

Larramendi Ikastolaren Hizkuntza Proiektuak ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta erabilera modu bateratuan antolatzen ditu, hizkuntza guztien trataerari koherentzia emanez.
Euskara da proiektuaren ardatza, eta haren inguruan eraikitzen dugu ikasleen hizkuntza-gaitasun eleanitza.

 

 

HIRU ESPARRU, PROIEKTU BERA

HIZPROk hizkuntzen erabilera Larramendi Ikastolaren komunikazio-testuinguru osoan lantzen du:

 

Ikaskuntza-irakaskuntzan

Eskola-komunitateko harremanetan

Ikastolako ingurune hurbilarekiko harremanetan

 

Irudia
Zergatik_03

 

EUSKARA ARDATZ DUEN ELEANIZTASUNA

Hizkuntza Proiektuaren baitan kokatzen dira Euskararen Normalizazio Plana - Euskaraz Bizi eta Larramendi Ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien trataera bateratua. 

Horregatik, helburua ikasleek hizkuntzak komunikatzeko eta ikasteko tresna gisa erabiltzea da, hizkuntza batean garatutako gaitasunak besteetara eramanez eta euskara ardatz duen eleaniztasuna eraikiz.

 

 

ELEANITZ PROIEKTUA

Larramendi Ikastolan euskaraz bizi eta ikasteko gai diren eta, aldi berean, beste hizkuntza eta kultura batzuetan komunikatzeko gaitasuna duten pertsonak hezi nahi ditugu.

 

 

 

Eleanitz proiektuak euskara ardatz duen hezkuntza eleanitza garatzen du, ikasleak ingurune eleanitz eta kulturaniztun batean jarduteko prestatuz.

 

 

NOLA GAUZATZEN DA?
 

Hastapen goiztiarra

Ikasleak 2 urterekin hasten dira ingelesa ikasten, hizkuntzarekin harreman goiztiarra eta progresiboa eraikitzeko.

Ikasgaiak ingelesez

DBH3. mailatik aurrera, Social Sciences ikasgaia ingelesez lantzen dute, hizkuntza ikasgai izatetik ikaskuntza-tresna izatera eramanez.

Hizkuntza-laguntzaile natiboa

Hizkuntza-laguntzaile natibo batek ikasturtean zehar ikastetxeko irakasleekin batera lan egiten du, ahozko komunikaziorako aukerak eta hizkuntzaren erabilera indartuz. 


ZER LORTZEN DUGU?

 

Hizkuntzak benetako komunikazio-tresna gisa erabiltzea.

Ahozko komunikazioan konfiantza izatea.

Arloetako edukiak beste hizkuntza batean lantzeko gaitasuna.

Beste hizkuntza eta kultura batzuekiko interesa.

Euskara ardatz duen nortasun eleanitza. 

Irudia
Haurra 04