Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei formakuntzarik egokiena eskaintzea da.
Ikasturte honetan zehar, bizikidetza arloari dagokion formakuntza tailerra jasoko dute gure irakasleek, beste batzuen artean. Horretarako Geuz-ek (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa) guretzako espresuki antolatutako tailerretan parte hartuko dute.
Formakuntzaren helburuak honakoak dira:
- Ikastetxeko bizikidetzari buruzko hausnarketa bateratua eragitea.
- Diziplina positibo edo hezitzailearen oinarriak ezagutzea.
- Diziplina-programa positibo bat garatzeko funtsezko kontzeptuak eta metodologia definitzea.
- Ikasgeletako disrupzioaren inguruan gogoeta egitea.
- Desadostasunaren aurrean, aurre hartzeko eta esku hartzeko gakoak eta estrategiak identifikatzea.
- Lankidetzako hezkuntza-elkarrizketaren eredua ezagutu eta praktikatzea.