Skip to main content

Araba Euskaraz - ZORTZIGARREN ALABA

admin sortuta - 2021/10/20
araba-euskaraz-2.png

Trebiñu Araba da, Trebiñu euskara da. Euskara dakargu. Zazpigarren alabaren zortzigarren alaba gara gu.

Berrogei urte bete dira aurten, lehenbiziko Araba Euskaraz ospatu zela, Gasteizen, Olarizun. Berrogeita bigarren Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da heldu den urtean. Orduan bezala, datorren urtean ere, Arabako ikastolok elkarrekin antolatuko dute Araba Euskaraz. 

Zortzi ikastola daude Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziak bat egingo dute, Argantzun ikastolaren alde. Trebiñu baita zortzigarren kuadrilla, Trebiñu baita zortzigarren alaba.

1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Gasteizen, Olarizun. Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu zen. Ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean ditugun zortzi ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dute 2022. urteko Araba Euskaraz.

  • Ez da izango jai egun bakar bat. Ikasturte osoan, zortzi ikastoletan, Araba zabalean, jarduera eta ekitaldi desberdinak antolatuko dira.
  • Urte osoko jarduna izango da, beraz, eta Araba Euskaraz eguna, urte osoari bukaera ematen dion jai eguna izango da.
  • Zortzi ikastoletan sortu dira batzorde desberdinak eta lanak banatu dituzte: material salmenta, TANTA zozketa, babesle-laguntzaileak, publizitatea, segurtasuna, urte osoko ekimenak, eguneko egitaraua, muntaketa,.. Lan asko dira elkarlanean kudeatu beharrekoak.