Gabonetako oporrak amaitu dira eta gogotsu bueltatu gara ikastolara, urteari indarrez ekiteko prest!
Olentzero eta Mari Domingi datorren urtera arte agurtu ditugun arren, kurtsoa amaitu bitartean ekintza interesgarri mordoa ditugu gure ikasleekin batera ikasteko.
Horretaz gain, urtarrilean matrikulazio epea zabalduko da, 17tik 28ra. Gure ikastolari buruz gehiago jakin nahi baduzu, zatoz gu ezagutzera! Ate irekien jardunaldiak eta elkarrizketa pertsonalak eskaintzen ari gara.
Informazio gehiagorako deitu 94 674 90 80 telefono zenbakira edo idatzi idazkaritza@larramendi-ikastola.eus helbidera.