Skip to main content

Egunean Behin aplikazioan Larramendi Ikastola taldea sortu dugu

komunikazioa sortuta - 2022/01/25
Egunean Behin

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dira, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!

Aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen du, eta aukera hori baliatuta Larramendi Ikastola taldea sortu dugu deboraldi honetarako. 9.denboraldia da hasiko dena eta urtarrilaren 31an emango zaio hasiera. Denboraldiaren bukaeran, Larramendi Ikastola taldeko denboraldiko jokalaririk onenak saria eramango du.

Taldeko kide egiteko aplikazioa deskargatu behar duzu. Behin aplikazioa jaitsi eta instalatuta, Taldeak atarian + tekla sakatu eta Talde batean sartu (giltza erabiliz) aukeratuz, gako hau idazti behar duzu: 55C82A

Animatu zaitezte!