Otsaileko bigarren astean behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan. Ilargiaren behaketarekin hasiko gara, ilgora fasean dago eta. Zeruko mekanika ere azalduko dugu, orientazioa, neguko zeruaren ezaugarri nagusiak, konstelazio eta izarren izenak, zergatik planeta batzuk ikusten diren eta beste batzuk ez, kutsadura luminikoaren arazoa, satelite artifizialak... Teleskopioaren bidez, Ilargiaz gain, Oriongo nebulosa handia, izar multzoak eta galaxiaren bat ere ikusiko ditugu. Beti bezala, Bizkaiko Astronomia Elkarteko kideen laguntza izango dugu. Erreferentzia eguna otsailaren 8a izango da, eguraldiaren arabera.
Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez eduki zalantzarik eta etorri zaitez ikastolara! Material astronomikoa baduzu, ekarri dezakezu.
Oharrak:
- Deialdia irekia da.
- Ahal dela esku-argi gorri bat ekarri.
- Kontutan hartu hotz egingo duela.
- Guraso edo nagusi batekin etorri behar da.
Eguna eta ordua: otsailak 8, 19:00tan.