Maiatzaren 29an ospatuko da aurtengo Ibilaldia. Bilboko Abusu Ikastolari egokitu zaio 2022ko Ibilaldia antolatzea. Hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Abusun, aurretik 1994 eta 2001 urteetan ere egin zen eta. Herri handieneko ikastola txikiena martxan da!
Aurreko ostiralean Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu zuten Bilboko BBK aretoan. Erro, harri, har! da aurtengo Ibilaldiaren leloa eta logoa hiru errotarrik osatzen dute. Erro, sustraiak zaintza dabiltzalako errota izadako leku batean. Harri, harria bezain gogor ari direlako lanean euskararen eta ikastolaren alde. Eta har, harrera herria izan nahi dutelako, gure herrian zein kanpoan jaiotakoei zabalik egon nahi dutelako.
Bideoklipa oraindik ikusi ez baduzu, sartu hemen