Batxilergoko zientzietako lehen mailako ikasleek STEAM Sare proiektuan parte hartuko dute datorren asteazkenean, urriak 19an. Ikasleak 25 STEM profesionalekin batuko dira orientazio profesionalaren inguruan hitz egiteko.
Zer da eta zertarako balio du STEAM Sare-k?
STEM proiektuak ezagutzaren lau arlo batzen ditu, hala nola zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika. Horren harira, ikasleei STEM-ek eskainitako irakasgai eta lanbideen inguruko informazioa emango zaie; hauek lan munduarekiko duten erlazioa estutzeko asmoarekin. Honen helburuak hurrengoak dira:
- Gazteei STEM gaien eta lanbideen inguruko irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea.
- STEM arloan bokazio eta aspirazio profesionalak piztea, ikasle neskei arreta berezia eskainita.
Nola egingo dute hori? Speed-dating egokitua
Ikasleak lauko taldeetan bilduko dira ikastolako tutoretza orduetan eta haien interes edo zaletasunen arabera sailkatuta, galderak landuko dituzte. Bizkaiko hezkuntza zentroak Deustuko Unibertsitatean elkartuko gara. STEM profesional desberdinak ikastolan landutako taldeetatik igaroko dira, zortzi minutuko denbora-tarte batean. Bertan, profesionalek haien ibilbide akademikoa eta profesionala azalduko dute, ikasleei galderak egiteko eta kezkak partekatzeko aukera emanez.