Skip to main content

Errigora | Euskarari puzka 2022

komunikazioa sortuta - 2022/10/24
errigora

Badator beste urte batez Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Azken urteetan bezala, hiru saski izango dira kanpaina honetan: saski beltza -Errigoraren saski klasikoa- (55€), saski berdea -ekologikoa- (65€) eta saski zuria - berezia- (75€). Aurten, gainera, saski bakoitzean egutegi bat jasoko duzue, Errigoraren eta Agerraldiaren argazkiak eta informazioak jasoko dituena.

Diru-ekarpenaren zati handiena Nafarroa hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratzen zaie. Ekarpenaren beste zati bat Errigoratik sortutako Agerraldia ekimenerako erabiliko da, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskarari bultzada berri bat ematea helburu duen egitasmoa.

Eskatu saskiak urriaren 23tik azaroaren 11ra eta eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari.