Ikastolak Herriari: Sutan

komunikazioa sortuta - 2022/10/27
sutan

Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini behar izan genituen. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikusizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari.

Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki dute ikastolen jaiek.

Beraz, datorren azaroaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian taularatuko dugun SUTAN musikala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Gainera, Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarriko du 40 musikariren laguntzaz.

Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken txanpan, bilbora iritsiko da, bere 10.urteurrerna orkestrarekin batera ospatzeko asmoz. 

NOIZ: Azaroak 25, ostirala, 19:00etan.

NON: Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

SARRERAK SALGAI: Antzokiaren web gunean edo takilan.