0-2 urteko umeen matrikulazioa urte osoan dago zabalik gure ikastolan.
Zuen seme-alabak Larramendi Ikastolan matrikulatu nahi izanez gero, jarraian aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar duzue:
- Ikastolako matrikulazio eskarirako inprimakia
- Familia liburuaren fotokopia
- Guraso/Tutoreen NANren fotokopia
- Ikaslearen osasun premia iraunkorren inprimakia
- Ikasleen irudiaren adostasuna eskatzeko inprimakia
Bestelako informazio gehigarririk edo zalantzaren bat argitzea behar baduzue, deitu 94 674 90 80 zenbakira, idatzi idazkaritza@larramendi-ikastola.net helbidera edo hurbildu ikastolako idazkaritza jarrian zehaztutako ordutegian:
- Astelehenetik ostegunera: 8:00tatik 17:00tara
- Ostiraletan: 8:00tatik 16:00tara