Skip to main content

Nekane Artola Labordeta izango da Ikastolen Elkarteko trantsizioko lehendakaria

komunikazioa sortuta - 2023/06/16
EHI

14 urteren ondoren, Koldo Tellitu Mejiak, Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta EHIko Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko postuak izendatu ditu 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitarte.

Artezkaritza Kontseiluak Nekane Artola Labordeta (Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkaria) hautatu du EHIko lehendakari. Erik Etxart (Bernart Etxepare Lizeoko ordezkaria) izango da lehendakariordea, eta Unai Mendizabalek (Armentia Ikastolako ordezkaria) beteko ditu idazkari lanak. Elena Zabaleta (Baztan Ikastolako ordezkaria) eta Josune Bañales (Kirikiño Ikastolako ordezkaria), berriz, idazkariorde izendatu dituzte. Bost lurraldeetako kide bana, beraz, Artezkaritzako goren postuetan izendatuak. Aukera ezin hobea lurraldetasunaren ikuspegitik, Ikastolak, gobernantza eredu demokratiko eta berdinzale baten baitan gidatzeko. Elkarrekin ekiteko unea da.