Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza komunitateko eragile nagusiek "Euskara Gehiago" sinadura bilketa abiatu duten. Sinadura bilketa honen helburu nagusia EAEko Hezkuntza Lege berrian eragitea da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza-sistema osoan euskara ikas- eta irakats-hizkuntza normalizatua izan dadin eta, horretarako, Hezkuntza Legeak euskarazko ikasteredu orokortu inklusiboa berariaz jaso dezan. Bide horretan, jendartean euskararen aldeko jarrera sustatu eta ikas komunitatean euskarazko ikasteredua orokortzearen aldeko iritzia ere bultzatu nahi dute.
Irailaren 12tik urriaren 15era sinatu ahal izango da, eta 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek sinatu ahal izango dute eskaera euskaragehiago.eus web gunean.
Informazio gehiago adierazpenean.