Skip to main content

Industria Erronka proiektua

komunikazioa sortuta - 2024/02/07
industria

Industria Erronka proiektuari esker, batxilergoko gure ikasleak Bizkaiko errealitate industrialera hurbiltzen ari dira.

FVEMek (Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa) diseinatu eta sustatutako proiektuak STEM bokazioa piztu eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzea du helburu. Horretarako, hainbat ekintza egiten dituzte gure ikasleek. Alde batetik, proiektuaren parte diren enpresak bisitatzen dituzte, haien instalazioak ikusi eta egiten dituzten ekoizpenak, proiektuak eta jarduerak ezagutuz. Bestetik, ikastetxeetan egiten diren topaketetan parte hartzen dute, industriaren errealitatea, jarduera profesionalak eta lanbide profilak ezagutuz.

Gaurtik aurrera, Larramendi Ikastolak industriarekin eta hezkuntzarekin duen konpromisoaren erakusle den ziurtagiria dauka.