Pasa den astelehenean, otsailaren 26an, ikastolok datorren ekainaren 22an egingo dugun VII. Batzarraren prozesua aurkeztu genuen. Batzarrean, hurrengo zortzi-hamar urteetan ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira. Batzarrari begira orain arte egin diren urratsak, ikastoletan hasiko den eztabaida prozesua, helburuak eta konpromisoak azalduko ditugu.
Ondorengo urteotan Ikastolok euskal jendarteari egingo diogun ekarpena zehaztera goaz, beraz, eredu propioa ardatza izango da.
- Herrigintza
- Euskara eta euskal kultura
- Gobernantza demokratikoa eta auteraketa
- Berrikuntza pedagogikoa
- Pertsonak erdigunean
- Euskal Herriko zazpi lurraldeetan
Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok hurrengo zortzi-hamar urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko erronkari heldu diogu. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko ordua dugu. Oinarrizko proposamen bat badugu esku artean, orain, ikastolek aztertu eta euren proposamenekin hobetuko dutena. Hastear da prozesua.
2020-2021 ikasturtean Euskal Hezkuntza Sistemak beharko lituzkeen ezaugarrien inguruan hausnartu eta adostu genuen ikastolok, eta BIHAR ENDEKALOGOA sortu genuen.
Oraingo honetan, helburu batzuk zehaztuko ditugu, hemendik zortzi-hamar urtera ikastolak eta ikastolen mugimendua non eta nola kokatuta egongo garen irudikatu eta kokapen horretara iristeko egin beharreko ibilbidea marrazteko.
Zortzi-hamar urte barru ikastolak non eta nola ikusi nahi ditugun eta toki horretara iristeko landu beharreko ildoak zeintzuk diren jasotzen dituen txostenean ildo nagusi hauek zehazten dira:
- Ikastolen-eredua indartzera.
- "Erreferentziazkoa" den nazio mailako erakundea izaten jarraitzea.
- Gobernantza demokratikotik antolatuak gaude.
- Ikastolen autonomia bermatzen jarraituko dugu, Ikastola bakoitzak bere proiektua eragunkortasunez garatu ahal izateko.
- Euskal Herria bere osotasunean landuko du. Lurraldeen errealitate desberdinei eta aniztasunari zentzu komuna emanez.
- Euskal Herritar orori hezkuntza eskubidea bermatzen diegu.
- Jatorrizko izaera errespetatu euskal herritar izateko baliabideak eskainiko dizkiegu.
- Ikastolon Hezkuntza-proiektua Euskal Curriculumetik eraikia izango da.
Gaurtik martxoaren 7ra bitartean, eskualdeka bilduko gara ikastolekin. Guztira, hamasei aurkezpen egitea aurreikusi dugu. Ander Deuna Ikastolako Artezkaritza eta Zuendaritza martxoaren 7an bilduko gara Betiko ikastolan. Euskara eta euskal kulturaren transmisioan jauzia eman nahi dugu eta ardatz izango ditugu aurrerantzean ere.