
Larramendi Ikastolak urteak daramatza ingurugiroaren aldeko ekimenetan burubelarri.
Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren alde hartutako bidearen baitan, kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plaka berriak jarri ditugu hainbat eraikinetan.
Next Generation Funtsek lortutako laguntzari esker, 85kWp-eko autokontsumorako eguzki-instalazioa da. Sarreran jarriko den pantaila bat esker, instalazioetara joaten den pertsona orok modu erraz batean egiaztatu ahal izango du zenbat aurreztu den eta kontsumo horren instalazio berriarekin zenbat autogeneratzen ari garen.
Kontsumo arduratsu eta jasangarri baten aldeko beste pausu bat eman dugu!