Skip to main content

Ate irekien jardunaldiak

komunikazioa sortuta -
ate irekiak 25-26

Urtarrilaren 30ean, ostirala, eta urtarrilaren 31an, larunbata, Ate Irekien jardunaldiak antolatuko ditugu Larramendi Ikastolan. Jardunaldiok Larramendi Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan nahi duten familiei zuzenduta daude. Lehenengo jardunaldia gure ikasleek gidatua izango da; bigarrena, ikastolako irakasleek eskeiniko dute.

Beraz, ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke. Horretaz gain, zuk zeuk ere etorri nahiko bazenu, gonbidatuta zaude! 

Hainbat dira aurrez egindako bisitaren batetik ikastola ezagutzen duten familiak. Izena ematerakoan aurreko bisitetatik galdera berriak sortu baldin bazaizkizue, idatzi lasai. Zuen jakingurak ezagutu eta argitu nahi ditugu jardunaldian.

Ate Irekien jardunaldietan izena emateko lotura hemen daukazue. Egunean bertan gerturatzerik ez duenak ez dezala kezkarik izan, beste edozein egunetarako ere adostu daitezkeelako banakako bisitak. 

Harremanetarako beste bide batzuk:
- Idazkaritzako telefono zenbakia: 94 674 90 80.
- Idazkaritzako emaila: idazkaritza@larramendi-ikastola.net

Larramendi Ikastola, Bazatoz?