Skip to main content

Ohiko Batzar Orokorra

komunikazioa sortuta -
Ohiko Batzar Orokorrak 2026-02-19

Kontseilu Errektoreak, 2026ko otsailaren 19an, Kooperatibako Ohiko Batzar Nagusia deitu duela adierazi nahi dizuegu. Deialdia eta gai zerrenda hemen aurkituko dituzue.

Aurreko ekitaldiko kontuak partekatu nahi ditugu zuekin eta martxan dauden proiektuen berri emango dizuegu. Animatu zure ekarpena egitera Ikastolari. Horretaz gain, Zaintza Batzordearen berriztatze osoa egin behar da. 

Batzarrean landuko diren gaien inguruko dokumentazioa Alexiaren bidez eskuragarri izango duzue eta inolako galderarik izan ezkero aldez aurretik helbide honetara bidali dezakezue: kontseiluerrektorea@larramendi-ikastola.net. Galderen erantzunak batzarrean bertan emango dira.

Oso garrantzitsua da ahalik eta partaidetza handiena izatea baina hala ere batzarrera joateko aukerarik ez baduzue, zuen ordezkapena, etorriko den beste bazkide bati emateko aukera duzue. Gogoratu, kooperatiba, Ikastolak duen erabakitze eta partehartze organo gorena dela eta beraren bitartez gure seme alabek jasotzen duten hezkuntza erabakitzen dugula. Eta hau “Alkar ekin” egin behar dugu!