Larramendi Ikastolan “Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria” lortu dugu, Jasangarritasun Hezkuntzaren alde urte hauetan egindako lan eta ahaleginagatik. Aitortza hau gure hezkuntza komunitate osoaren konpromisoaren emaitza da, jasangarritasuna eguneroko bizitzara eta ikastolako jarduera guztietara zabaltzeko egindako lanagatik.
Ikasturte honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Eskola Jasangarriaren Aintzatespen prozesuan parte hartu dugu, eta ebaluazio batzordeak iraunkortasunaren kulturaren alde egiten dugun lana eta etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa aitortu ditu.
Ziurtagiri hau Agenda 2030 proiektuaren baitan urteetan zehar egindako lanaren fruitua da: bai gelan, bai gelatik kanpo, ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde garatzen ditugun ekimen guztien isla.