Skip to main content

Zergatik Larramendi Ikastola?

 

ZERGATIK LARRAMENDI IKASTOLA?
Alkar ekin, mundurako hezi


Larramendi Ikastolan etorkizuna irudikatzetik eraikitzera jauzi egin dugu.
Eta gure ikasleak etorkizun horretan beren lekua egiteko prestatzen ditugu.


0-18 urte arteko ibilbide jarraiak aukera ematen digu etapa bakoitza aurrekoaren gainean eraikitzeko, ikasle bakoitzak gero eta autonomia, irizpide eta kofiantza handiagoz aurrera egin dezan. Horretarako, gure hezkuntza-proiektua etengabe berrikusten eta garatzen dugu, ikasteko moduak, espazioak, baliabideak eta metodologiak, eta irakasleen jarduna gaurko eta biharko beharretara egokituz.

Euskaratik eta euskal kulturatik abiatzen gara, euskaltzaletasuna sustatuz eta mundura irekita. Eta ikasleak, familiak eta profesionalak proiektu berean elkartzen ditugu: elkarrekin pentsatu, sortu eta garatzen den komunitatea gara.

Hezkuntza-proiektu sendo, berritzaile eta bizia aurkezten dizugu.

Gure parte izan nahi duzu? Ongi etorri Larramendi ikastolara!

 

Ezagutu gure hezkuntza proiektua 

Zatoz Larramendi Ikastola ezagutzera

 

Irudia
Zergatik Larramendi_02

 

 


 

GURE BIDEA
Hazi, Hezi, Osotu, Gauzatu Geugaz

Hezkuntza ezagutza eskuratzetik haratago doa: haztea da, norbere burua ezagutzea, besteekin elkarbizitzen ikastea, galderak egitea, erabakiak hartzea eta pixkanaka, norbere bidea eraikitzeko gai izatea.

Ezagutu hezkuntza etapak

 


 

Larramendi Ikastolan 0-18 urte arteko ibilbide oso bat eskaintzen dizugu, ikaslea, pertsona, hezkuntza-proiektuaren erdigunean jarrita. Eta bere adinari, erritmoari eta beharrei erantzunez, autonomia, jakin-mina, pentsamendu kritikoa, sormena, elkarlana eta erantzukizuna garatzeko aukera eskaintzen dizkiogu.

Haur Eskolan hasten den bideak Batxilergora arte jarraitzen du gurean.

 


 

GURE BALIOAK

Larramendi Ikastola lau oinarrizko ardatzen gainean eraikitzen dugu.

 

Irudia
Zergatik_02
 
Hezkuntza proiektu propio eta berritzailea

Ikastolen Elkartearen hezkuntza-ereduaren parte gara, eta hezkuntza-proiektu propioa garatzen jarraitzen dugu, etengabe. Berrikuntza pedagogikoa, irakasleen etengabeko prestakuntza eta gaitasunen garapena gure egiteko moduaren parte dira, ikasleen eta gizartearen behar berriei erantzuteko.

 

Irudia
Zergatik_05
 
0-18 urte arteko ibilbide oso eta koherentea

Haur Eskolatik Batxilergora, ikaslearen ibilbide osoa hezkuntza-proiektu beraren barruan garatzen dugu. Horrek bere bilakaera epe luzera ezagutzeko, etapa arteko trantsizioei jarraikortasuna emateko eta familiarekin denboran iraungo duen harremana eraikitzeko aukera eskaintzen digu. Etapak aldatzen doaz; norabidea, ez. 

 

Irudia
Zergatik 04
 
Hurbiltasuna eta zaintza

Ikaslea ondo ezagutzea ezinbestekoa da. Bere bilakaera akademikoa eta pertsonala ez ezik, ongizate sozial eta emozionala ere gertutik jarraitzen ditugu, tutoretza eta orientazioa zainduz eta familiekin harreman zuzena eraikiz. Elkar zaintzen dugu, hurbil hezten dugu.

 

Irudia
Zergatik_07
 
Euskal komunitatean errotutako izaera kooperatiboa

Euskara eta euskal kultura dira gure hezkuntza-proiektuaren oinarri, Mungialdean errotuta eta mundura irekita. Familiek, profesionalek, ikasleek eta ikasle ohiek osatzen dugu Larramendi Ikastolaren komunitatea. Auzolana, belaunaldien arteko lotura eta herriarekiko konpromisoa gure izaera kooperatiboaren parte dira.

 


 

GURE IZAERA

Gure balioek ikastolako hormak zeharkatzen dituzte.

Eguneroko erabakietan islatzen dira, ingurukoekin ditugun harremanetan, eta ikasteko eta lan egiteko dugun moduan. 


Euskaldunak gara

Gure hizkuntza eta kultura abiapuntu hartuta, mundura irekitako hezkuntza eskaintzen dugu.

Berritzaileak gara
 

Etengabeko berrikuntzan dihardugu, hezkuntzaren eta gizartaeren behar berriei erantzuteko. 

Liderrak gara

Ikastolen Elkartearekin elkarlanean eta talde pedagogikoa buru, puntako hezkuntza proiektuak bereizgarritzen gaitu. 

Arduratsuak gara

Norbanakoak, aniztasuna, ingurunea eta bizi garen komunitatea zaintzen ditugu. 

Parte-hartzaileak gara

Elkarrekin ikasten eta eraikitzen dugu, familiek eta profesionalek osatutako komunitatean. 

Gardenak, gertukoak eta zintzoak gara

Konfiantzan oinarritutako harremanak eraikitzen ditugu, geure ardurei erantzunez. 


 

GURE HISTORIA

Larramendi Ikastolaren historia komunitate baten konpromisoaren historia da.

Euskaraz ikasteko eta hezteko beharrak elkartu zituen lehen familiak eta irakasleak. Haien ekimenetik sortutako proiektua belaunaldiz belaunaldi hazi da, gizartearekin eta hezkuntzarekin batera eraldatuz. Baina konpromiso berari eutsiz: gure nortasuna mantendu eta hezkuntza etengabe eguneratzea, datorrenari aurrea hartzeko.

 

1965: Lehen urratsak

Mungian lehen bilerak egin ziren euskarazko hezkuntza-proiektua sortzeko.

 

1979: Larramendi Ikastola Kooperatiboa

Proiektuak egitura kooperatiboa hartu zuen, komunitatearen parte-hartzea bere izaeraren oinarri bihurtuz.

 

2015-2021: Hezkuntza-proiektua eraldatzen

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredurantz jauzia egin zen, espazioak eta metodologia eraldatuz, eta Larramendi Ikastolaren nortasun berria garatu zen: Alkar ekin, mundurako hezi. 

 
1967: 7 irakaslerekin hasi zen bidea

Lehen taldea sortu zen, familien eta irakasleen ekimenari esker.

 

1998: Erdu geugaz

Larramendi Ikastolak lehen Ibilaldia antolatu zuen Mungian. Komunitatearen lanari esker, etapa berri bati bidea eman zion eraikin berria egin ahal izan zen.

 
Gaur egun: Iraganetik ikasi, etorkizuna eraikitzeko

Larramendi Ikastolak hezkuntza-proiektua etengabe garatzen jarraitzen du, ikasleen eta gaurko zein biharko gizartearen beharrei erantzuteko.

 

GURE ESPAZIOAK

Ikasketa prozesua ez da gelan bakarrik gertatzen

Larramendi Ikastola Mungiako Llona auzoan dago, naturaz inguratutako eremu berde eta zabalean. Barruko zein kanpoko espazioak hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta etapa, jarduera eta ikasteko modu desberdinetara egokitzen dira. 

 

Irudia
Mugimendua
 
Natura eta kanpoko espazioak

EIkastolaren inguruneak jolasteko, mugitzeko, esploratzeko eta ikaskuntza ikasgelatik kanpora eramateko aukera ematen digu.

 

Irudia
Egokitzeko gaitasuna
 
Ikasteko espazio malguak

Ikasgelak eta lanerako espazioak ikaskuntza-modu desberdinetara egokitzen dira: talde-lana, proiektuak, autonomia eta elkarlana sustatzeko.

 

Irudia
Ongizate emozionala
 
Ongizate emozionalerako espazioak

Ikasteko, ondo sentitzea ezinbestekoa da. Ikasleen behar desberdinei erantzuteko eta lasaitasuna, zaintza eta ongizatea sustatzeko espazioak ditugu.

 

Irudia
Kanpoko jarduerak
 
Kirola, jolasa eta mugimendua

Mugimendua eta jarduera fisikoa ikasleen garapen integralaren parte dira, eta horretarako, kanpoko zein barruko espazio zabalak eskaintzen ditu Larramendi Ikastolak.

 

 

ZATOZTE GU EZAGUTZERA

Larramendi Ikastola ezagutzeko modurik onena elkar ezagutzea da.

Lehen urratsa egin duzu. Bigarrena eman nahi duzu? Zatoz Larramendi Ikastola ezagutzera.

Gure hezkuntza-proiektua, espazioak eta bertan lan egiten dugun pertsonak. Kontatu zer bilatzen duzun, eta galdegu beldurrik gabe.

Eskatu bisita pertsonalizatua

Irudia
Taldea 02