Udako oporrak amaitzear daude eta ikasturte berria hasteko egun batzuk baino ez dira falta.
Ikasturte berriaren hasieran ohitura onak hartzeko aholku batzuk dituzue jarraian:
> Jarrera positiboa. Lasaitasuna transmititzea ezinbestekoa da aldi berri honi ekiteko. Lehenengo asteak zailenak dira, baina horiek ere laster pasatzen dira. Honi aurre egiteko formula: planifikatu eta ez utzi dena azken unerako.
> Prestaketa. Ikasleak “eskolara itzulera” prozesuan parte hartzea metodo egokia da garai berri horrekiko grina pizteko eta gogorik eza (halakorik badu) saihesteko. Ikastolarako material berria (motxila, estutxea, liburuak…) batera erostea, liburu berriei azala jartzea, gehien gustatzen zaizkion irakasgaiez hitz egitera, eskolaz kanporako aukeratutako jardueretaz solastea, lagunak gogoraraztea, ... positiboa da ikaslearentzako.
> Oroitzapenak. Partekatu zure seme edota alabarekin hausnarketa-denbora txiki bat, eta gogoratu, elkarrekin, joan den ikasturtea nolakoa izan zen. Aztertu iazko indargune eta zailtasunak, ikasturte berri honetan agertuko diren oztopo guztiei aurre egiteko.
> Helburu berriak. Gogoan izan motibazioa eta emozioa gizaki guztiak mugiarazten dituen pizgarria dela. Hitz egin etapa berri honetan lortu nahi dituzten helburuei buruz, idatzi paper batean, eta, azkenik, jar itzazue etxeko leku ikusgarri batean. Horrela, goizero jakingo dute zertarako ari diren borrokatzen egunero.
> Bizitza berria. Funtsezkoa da errutinara itzultzea eskola hasi baino egun batzuk lehenago. Modu horretan, gure haurren/gazteen buruak eta gorputzak egokitzen joango dira. Garrantzitsuena, ordutegiak egokitzea: jaikitzeko, jateko eta lo egiteko orduak ohiko ordutegira egokituko dira pixkanaka.
> Garuna elikatu. Hiru hilabeteko oporrak denbora luzea dira haur/gazte batentzat, eta baliteke aurreko ikasturtean ikasitakoa “ezabatu” izana burutik, denboraldi horretan lanik egin ez bada. Horregatik, gomendagarria da urte berria hasi baino egun batzuk lehenago aurreko urteetako oinarrizko ezagutzak berrikustea, horrela ez gara hutsetik hasiko.
> Eskolako lehen eguna. Partekatu zure seme edota alabarekin une berezi hau. Adierazi gogoa, ilusioa ikasturte berrirako, eta gogoratu dena ondo joango dela. Itzultzean, galdetu ikaskideengatik, irakasle berriengatik,... Garrantzitsua izango da ikasturte berri honetan zuen laguntza izatea.