Haur eta gazteek denbora asko ematen dute ikastolan eta bertan, beren bizitza markatuko duten ikaskuntza eta bizipenak hartuko dituzte. Hori dela eta, beren beharretara ahalik eta gehien egokitzen den ikastola batekin lotzea funtsezkoa da helduarora igarotzen laguntzeko.
Hautaketa egokia egiteko, ezinbestekoa da ahalik eta informazio gehien izatea. Horregatik, Larramendi Ikastolan, Matrikulazioa | Larramendi Ikastola (larramendi-ikastola.eus) web gunea eratu dugu, beharrezkoa duzun informazio guztia eskura izateko. Gure ikastola bisita birtual bidez ezagutzeko aukera izateaz gain, zuzendaritzako kideekin elkarrizketa pertsonala izateko eskaera egin edota abendu eta urtarrila bitartean egingo diren ate ireki jardunaldietan izena emateko aukera duzu.
Informazio gehiago behar izanez gero deitu 94 674 90 80 telefono zenbakira edo idatzi mungia@ikastola.eus helbidera.
Larramendi ikastola da!