Skip to main content

Kutsadura luminikoaren aurka

komunikazioa sortuta - 2023/03/07
argia

Ikastolan kanpo argiteria berriztatu dugu.

Honen arrazoi nagusia zeru izartsuen desagertzea geldiaraztea da. Belaunaldi gazteek Esne Bidea ikusteko aukera galdu dute eta honela jarraituz, Ilargia eta planetaren bat baino ez dira ikusiko. Ezin dugu ahaztu ingurumenari zor zaion errespetua. Gogoan izan Butroi Ibarra bisoi europarraren eta moxoloaren biotopo berezia dela, hegazti migratzaile, ipurtargi, polinizatzaile eta fauna gautiarra ahaztu barik. Kontutan hartu behar dugu osasun publikoaren babesa. Gero eta ebidentzia gehiago dago argiteri artifizialak, zuriak bereziki, bihotz-erritmoa hankaz gora jartzen duela (2017ko Medikuntza Nobel Saria honi buruzkoa izan zen). Azkenik, diru galera eta gehiegizko CO2 emisioak ere hor daude.

Guzti hau kontutan izanik, LED PC ANBAR argiteria ezartzea erabaki dugu. 1800k kolore tenperaturarekin itsu geratzerik ez dago, begiek hobeto egiten dute haien lana, ikusmen sakontasuna berreskuratzen dugu. Argiteria, behar den bezala orientatuta, %100 hasi ostean, %70 jaitsiko da gauean zehar. Ekintza honekin estatu eta erkidegoetan datorren araudia aurreratzen dugu. Guzti honekin, hainbat herrialde europarrek (Frantzia, Alemania, Italia, ...) eta estatuko hainbat erkidegok egiten dutenarekin bat gatoz.

Eskerrak eman Alex Eskartin (Bizkaiko Astronomia Elkartea), Susana Malón (Lumínica Ambiental) eta Jose Angel Isasiri (Butroi Bizirik) hain aholku teknikoagatik.