Hainbat guraso eta ikasle ohi profesionalek parte hartu dute ikastolak antolatutako Orientazio Topaketen I. Jardunaldian.
DBH 4.mailako ikastolako ikasleei beren prestakuntza eta lanbide aukeraketan laguntzeko, profesionalekin harreman zuzenean jarri ditugu, ikaskuntza eta lanbideen aniztasuna erakusteko asmoz.
Topaketari hasiera emateko, ikastolako guraso eta Bizkaia Talent-eko zuzendaria den Ivan Jimenezen Etengabeko formakuntzaren erronka hitzaldia entzuteko aukera izan dugu. Bertan, beste gai eta datu garrantzitsuren artean, biharko eguneko konpetentziez hitz egin digu.
Ondoren, Speed Dating formatuan oinarrituta, ikasleak interes, bokazio eta zaletasunen arabera taldekatu ditugu eta profesional bakoitzarekin 15 minututako elkarrizketak izan dituzte. Elkarrizketa horietan, ikasleek berain interesak azaldu dizkiete eta era berean, profesionalek ikasketak eta lanbidea aukeratzeko momentuan izan zituzten motibazio eta interes pertsonalak partekatu dizkiete.
Dinamika honen gakoa gazteek ikasketa eta lanbideei buruz dituzten zalantzak eta kezkak argitzen lagunduko dien elkarrizketa bizi bat sortzea izan da.