Ilusio handiz jakin dugu Ikastolen Elkartea izango dela 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko duen erakundea. Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da.
Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkenengo belaunaldietan izan dugun eragina. Eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilua.
Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko hezkuntza ere bermatu nahian.
Ikastolok beharrezkoak gara Euskal Herria euskalduntzen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetze jarraitzeko. Eta sari honek, etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gahiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu.
Aitortzaren ekitaldia ostegunean izango da, maiatzaren 25an, 19:00etan Elkarrek Adunan duen egoitzan. Bertan izango dira saria jasotzen Jose Luis Sukia eta Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia eta lehendakaria.