Bizitzaren bi herena ikastolan igaro dute lanean. Marije Gorordo izan zen ailegatzen lehena: 1982ko irailaren 1ean hasi zen andereño. Bederatzi egunera hasi zen Amparo Larrabe. Josu Arruti 1985ean heldu zen, 24 urte zituela. Honakoak 42 eta 44.ikasturtea dute Larramendin, eta erretiroa hartu dute aurten.
Ikastolako baserrian elkartu ditugu Marije Gorordo, Amparo Larrabe eta Josu Arruti irakasleak beraien azkenengo egunean. Ikastolari agur esaten amaitzeko, bertako ibilbidearen esperientziak eta bizipenak partekatu dituzte gurekin.
40 urte pasatxo ikastolan lanean egon ondoren, orduan ikasle zirenen seme-alabak izango dituzue orain gelan.
Bai, gure lehenengo ikasle izan zirenen seme-alabak unibertsitatean edo lanean daude. Beste urte batzuetan jarraituz gero, hauen seme-alabak ere izango genituzke ikasle bezala, lehenengo ikasleen ilobak.
Konfiantza eta hurbiltasun bategaz usten dizkigute seme-alabak.
Gure ikasle izandakoak beraien seme-alabekin datozenea eta gu ikusten gaituztenean, oso pozik egoten dira. Umeek ere oso harro esaten digute “nire aita edo ama zure ikaslea izan zen”. Guretzako ere pozgarria da belaunaldi berriak ikastolara datozela ikustea eta garai baten ikasleek izandakoak aldatuta ikustea, guk ume izan genituen eta orain pertsona helduak dira.
Irakaskuntza asko aldatuko zen zuek hasi zinenetik.
Esango nuke gauza fisikoak baino ez direla mantetzen ordutik, ikaslea eta irakaslea. Erreforma asko bizi izan ditugu eta bakoitzak aldaketak ekarri ditu.
Irakaskuntza gure bizitzaren oinarria izan da.
Zer nolako gomendioa emango zenieke irakaskuntzan hasi berri den bati?
Gazte izanda, energia eta pazientziarekin etortzea. Kontutan izan behar dugu gizarteko gabezia guztiak hona datozela eta horri aurre egiteko indarra eta pazientzia behar da. Baina lan talde on batekin dena da posible.
Ezin dugu ahaztu pertsonekin egiten dugula lan. Emozioak, baloreak landu behar dira. Gu irakaskuntzan hasi ginenean ama, normalean, etxean egoten zen baina orain errealitatea beste bat eta gurasoak ordu asko egoten dira etxetik kanpo.
Hemengo notak epe baterako dira, gero pertsona lotzen da.
Faltan botako duzue hemengo errutina?
Errutina baino kideak botako ditugu faltan. Pribilegiatu batzuk gara, kategoriako lankideak eduki ditugu. Horrek giro onean lan egitea dakar eta itzelezko zortea da hori.