Skip to main content

Gu Larramendi Ikastola!

komunikazioa sortuta - 2023/01/17
Gu Larramendi ikastola

Ongi etorri beroena eman nahi dizuegu Larramendi Ikastolako hezkuntza-proiektua ezagutu nahi duzuen guztioi.

Larramendi ikastolan 0-18 urte bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen dugu. 1050 ikasle eta 110 familia biltzen dituen hezkuntza-kooperatiba gara. Ikastola denona da, partaide guztiona.

Hemen hasiko da zuen seme-alaben etorkizuna eraikitzen, lagunen adiskidetasuna, lanerako eta bizitzarako prestakuntza, ... Eta proiektu aintzindari honetan, familiak osorik parte hartzeko aukera ere hemen hasiko da. Izan ere, aurrerakoia, parte-hartzailea eta kudeaketa sozialekoa da Larramendi ikastolako proiektua; gure haur eta gazte, familia eta irakasleekin batera aldatuz eta hobetuz doana.

Gure ikastola ezagutarazteko, elkarrizketa pertsonala eta bisita gidatua eskaintzen ari gara, Larramendi Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan nahi duten familiei zuzenduta daude.

Eman izena hemen.

Matrikulazio epea otsailaren 13tik 24ra izango da.

Bestelako informaziorik behar izanez gero, deitu ikastolara (94 674 90 80) edo idatzi idazkaritza@larramendi-ikastola.net helbidera.